Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
2020 urtearen hasieran bukatuko dira
Araba Etorbideko berritze obrak hasi dira
Arrasateko Udalak 1,6 miloi inbertituko ditu San Andres auzoan egingo diren lanetan.

 (id: 615664)Testua eta argazkia: Marijo Simon. 2019ko uztailak 3, asteazkena.

 

Construcciones Moyua enpresak Araba Etorbideko berritze obrak hasi ditu, eta zazpi hilabetez luzatuko dira. Arrasateko Udalak 1.609.127 euro inbertituko ditu oinezkoentzat toki handiagoa eta aproposagoa egiteko.

 

Udalak udako hilabeteak aprobetxatuko ditu lanak aurreratzeko, eta herriko egunerokotasunean oztopo gutxiago sortzeko. Obrak bi gunetan hasiko dira, Maiatzaren Lehenengoa plazaren etxebizitzen ondoan, eta Polmetasako eraikin zaharraren ondoan.

 

Egingo diren aldaketen artean, errepidearen bi aldeetan aparkalekuak egingo dira; Eskatuko parkinga berrantolatuko da erdiko aparkalekuak kenduz, eta sarrera eta irteera lekuz aldatuko dira; autobus geltokia egokituko da ekipamendu berriarekin, eta zirkulazioa motelago joateko bihurgune bat jarriko da; eta bukatzeko, bidegorria BM supermerkatuko  espaloiaren ondoan egingo da, eta beste zati bat Foruen plazaren bidegorriarekin lotuko duena San Andres auzoa zeharkatuz. 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE