Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko uztailak 2, astelehena
Ekonomia familiarra gero eta larriago dago: mulitnazional batzuek gasaren, argindarraren,… prezioak igo dituzte berriro. Ordea, Argia.com-ek informatzen duen bezala, espainiar jokalariek dirutza emango zaie arka publikotik.
Ekimen bat sinadurak biltzen ari da Sarean, hain justu, futbolariek bidera dezaten dirutza hori behar gorria dutenei laguntzeko.
Pilar Erdozia Martinez:
“Erabat gehiegizkoa da, batez ere krisi garai hauetan. Espainiako futbolariei eman zaien dirua askoz gehiago da Alemaniakoei emango litzaiekeena baino. Kontuan hartu behar da Alemania ekonomikoki Espainia baino dezente hobeto dagoela”.
“Nik ez nekien futbolariei arka publikoetatik ordainduko zaiela. Desastre bat da. Espainian jende asko pozarren dago, baina ez dute ezer kobratuko”.
Iñaki Gorostidi:
“Oso gehiegizkoa da. Italiar jokalariek adierazi zuten Eurokopa irabazi ezkero, dirua bideratuko zutela lurrikarako kaltetuei laguntzeko”.
“Espainiako futbolariak dirutza irabazten ari dira, ez bakarrik finala irabazteagatik, baita iragarkiengatik,… Hortaz gain, goraipatzen dituzte behin eta berriz”.
“Interneten kanpaina bat martxan jarri da Espainiako futbolariei eskatzeko behar gorria dutenei lagun diezaieten, hau da, futbolariak solidarioak izan daitezen”.
Irazki Urionabarrenetxea:
“Oso txarto iruditzen zait, egoera zail honetan, hainbeste arazo egonda. Gainera, futbolariei aukera emango zaie irabazitako dirutza (Espainian ordez) Polonian edota Ukrainian kotizatzeko. Futbolari horiek ez al dira Espainiaren ikur? Hortaz gain, Eurokopaz aparte, normalean ere nahikoa irabazten dute”.
Aritz Vinacua:
“Kontuan hartu behar garaipen horrek eragin positiboa izango duela ekonomian: ostalaritzak asko irabaziko du, turista askoz gehiago erakarriko dira,… Merezitako ordainsaria da”.