Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Maulek hartu du nazio mailako ospakizuna

Euskal Herriko Kantuzaleen Egunean parte hartu du Portaloik

595.EHKantuzaleen.Eguna.19.PORTALOI (id: 6718040)


ARGAZKIAK: PORTALOI ELKARTEA / Testua: mondraberri.eus / 2019ko ekainak 17, astelehena

 

Maule-Lextarrek Euskal Herriko Kantuzaleen Eguna hartu zuen larunbatean, eta denera 800 kantuzale elkartu ziren bertan.

 

Horien guztien artean Arrasateko Portaloi Elkarteko lagunak ere kantari aritu ziren. "Zoragarria izan zen - baloratu du Xalba Dalmau elkarteko ordezkariak - eta eguraldia ere ederra!".

 

Kantuzale guztiek elkarrekin abestu zuten eta herri-bazkaria Urdiñarben ospatu zuten, ikastola bateko gurasoek prestaturik eta zerbitzaturik. "Portaloi elkartetik esker anitz bidali nahi dizkiegu":

  • "Antolatzaile eta laguntzaile guztiei"
  • "Gurekin izan diren kantu lagun guztiei (Aretxabaleta, Elgeta, Eibar, Biarritz, Gasteiz, Iruñea, Gipuzkoa eta Bizkaiko herri askotatik etorritakoak)"
  • "Eta nola ez, Zuberoako Kantari zoragarri horiei"

Datorren urtean ere Euskal Herriko Kantuzaleen Eguna ospatuko da, eta 2020. urtean Bilbok hartuko du ospakizuna.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE