Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Axpe, Dapena eta Uribarren 1. postuan

Goiko postuetan jarraitzen dute Arrasateko atletek

Maialen Ruiz de Azuak podiuma lortu du Bartzelonan Ohorezko Mailan. Atleta gazteagoek [goiko argazkian] emaitza onak lortu dituzte Anoetan.

500.Lehen.Mailako.Liga.Agirre.Egia.Uranga.ATLETIKO-TALDEA (id: 5484126)


Argazkia: Arrasate Atletiko / Testua: GLH / 2019ko ekainak 3, astelehena


Lehen Mailako Liga jokatu da Donostiako Anoetan, eta Arrasate Atletiko Taldea Super Amara Bidasoa taldearen filiala denez, gure hiru ordezkarik parte hartu dute.


Ordezkari hauek lortutako puntuei esker Bidasoak bigarren postua lortu du. Alcorcón, Monzón eta Narón taldeek ere parte hartu dute. Hona hemen gure odezkarien emaitzak:

  • Mikel Agirre luze jauzian 6'51 metro, 3. postua
  • Alain Egia jauzi hirukoitzean 14'05 metro, 3. postua
  • Aitor Uranga 100 metroko lasterketan, 11:23 segundo, 6. postua

Hiru atleta hauek lortuak dituzte gutxieneko markak estatu mailako txapelketetan parte hartzeko. "Maila ona daukate eta ez dute 18 urte". Ohorezko Mailan, arrasatearrek ondorengo emaitzak lortu dituzte:

  • Anoetan Atletico San Sebastian taldearekin, Maialen Axpek pertika-jauzian, 4'25 metro. 1. postua lortu du. Bere taldea bigarren izan zen.
  • Bartzelonan Super Amara taldearekin, Malen Ruiz de Azuak pertika-jauzian 3'90 metro, 2. postu lortu du, eta jauzi hirukoitzean 12'02 metro, laugarren postua. Bere taldea 3. izan zen.
  • Malagan Real Sociedad taldearekin, Istar Dapenaek pertika-jauzian 5'10 metro. 1. postua lortu du.
  • Malagain ere, Real Sociedad taldearekin, Iñigo Uribarrenek jauzi hirukoitzean, 15'11 metro, 1. postua lortu du. Talde txuri-urdina lehen sailkatua izan da.

Zorionak denei!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE