Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Salaketak egin dira ospitalean eta anbulatorioan

Dirua desbideratu da AHT-ko obretara, Osasunaren kaltetan

Mugitu mugimenduak herritarrei nabarmendu die Gasteizko Gobernuak iaz 260 milioi eurotan murriztu zuela Osasunerako aurrekontua. Aldi berean, 275 milioi € gehitu zuen AHT-ko obrentzat.

595.AHT.Protest.Anbulatorio (id: 5283290)


Testua eta argazkiak: G.L.H. / 2011-ko otsailak 22, asteartea

 

Mugitu AHT Gelditzeko plataformako kideak protestak egiten ari dira Euskal Herrian zehar gaurkoan, besteak beste ondorengoetan:

  • Iruñean
  • Donostian
  • Bilbon
  • Altsasun
  • Lizarran
  • Tafallan
  • Hernanin
  • Zornotzan
  • Galdakaon
  • Arrasaten

Arrasateri dagokionez, protestak eskualde-ospitalearen eta anbulatorioaren atarietan egin dira.

 

Hamaika lagun inguruk (ospitaleko langile bat barne) salatu dute Gasteizko Gobernuak iaz dirutza desbideratu zuela AHT-ko obrentzat, Osasun Publikoaren kaltetan. Salaketa ondorengo datuetan oinarritu da:

- Gasteizko Gobernuak 260 milioi eurotan murriztu zuen Osasunerako aurrekontua

 

- Bitartean, 275 milioi eurotan igo zuen AHTarentzako aurrekontua

 

- Murrizketa horrek kaltetu zituen osasun-zerbitzuetako pertsonal baliabideak, botiketan egin beharreko gastua,…

595.AHT.Protest.Osasun (id: 5306255)

Horregatik, Mugitu AHT Gelditzeko plataformak herritarrei ondorengoak adierazten die:

  • “Zure osasunak AHTa pagatzen du”
  • “Zure osasunarekin AHT ez ordaindu”

 


Erlazionatutako albistea ("Deia" egunkarian):

Más recortes salariales en Osakidetza

Urtarrilean publikatutako albistea



EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE