Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Saioa Karate Elkartea
Aitor Lasagabasterrek eta Iosu Madinabeitiak emaitza ezin hobeak lortu dituzte Gipuzkoako txapelketan
Hondarribiko Jostaldi frontoian Gipuzkoako kadete, junior eta 21 urte azpiko txapelketak lehiatu dira.

 (id: 5205439)Testua: Marijo Simon. Argazkia: Saioa Karate elkartea. 2018ko urriak 10, asteazkena.

 

Aitor Lasagabaster eta Iosu Madinabetia Saioa Karate elkarteko kideek Gipuzkoako karate txapelketan parte hartu dute Hondarribiko Jostadi frontoian.  Biek emaitza ezin hobeak lortu dituzte kata eta kumite modalitateetan.

 

Lasagabasterrek brontzezko domina lortu du kadete mailan kata modalitatean, eta 63kg gutxiagoko kumite modalitatean. Bestalde, Madinabeitiak kata junior mailan brontzezko domina lortu du, eta lehenengo postua 55kg gutxiagoko kumite mailan.

 

Denboraldiko lehen txapelketa izan da, eta lortutako emaitzekin Euskadiko txapelketarako sailkatu dira arrasatearrak. Lehiaketa urriaren 20an izango da Donostiako Anoetako Belodromoan.

 (id: 5221405)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE