Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Musergok emanaldia eskaini du Guria tabernan, Oñatin
J.F. Diaz de Tuestaren argazkiak

MONDRABERRI / 2011ko apirilak 6, asteazkena



Joan den igandean, apirilak 3, Mursegoren txanda izan zen Oñatiko Guria taberna itxi aurretik antolatu diren kontzertuen egitarauaren barruan.  Aurreko asteetan Txuletons, Ruper Ordorika eta Quimi Portetek jo zuten, besteak beste;  Denak ere, rock musika jotzen duten taldeak. Musergok  bakarrik aritu zen, eta, egiten duen musika sailkatzea zaila bada ere, esperimentaltzat jo daiteke. Batzuetan Mikel Laboaren antza dauka, bere estiloa oso bestelakoa bada ere.

590 (id: 5170494)

Hasi aurretik izandako arazo tekniko txiki batzuk konponduta, kontzertua bide onetik joan zen. Batzuetan musika bakarrik, beste batzuetan musikaz eta hitzez osatutako abestiak kantatu zituen. Estilo askotariko doinuak jo zituen, esperimentazio ukituarekin. Edonola ere, nortasun handiko musikaria dela erakutsi zuen.

Testuinguru honetan, bertaratu zirenek kontzertu ezberdina entzuteko aukera izan zuten, bisualki oso estetikoa.  Publikoa, azken boladan Guruian izan diren kontzertu guztietan bezala, gustura egon zen. Entzule asko, gainera, Musergoren jarraitzaile sutsuak. Guria bete egin zen.

 

Kontzertuaren argazkiak hemen.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE