Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aberea onik dago, eta bihar Galesera itzuliko dira

Jabeak 'Twinkles' katua hartzea lortu du boluntarioen laguntzaz

Abenduaren 15ean ihes egin zuen, eta ordutik bilaketa bat egin da, Kaonbi elkartea barne. Abenduaren 28an Nay Ramirez-ek Twinkles ikusi zuen Makatzenan. Gaur harrapatu ahal izan dute, zailtasunak zailtasun.

595.Twinkles.Miriam (id: 4740752)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Bideoak: GLH eta Miriam Turner / 2019ko urtarrilak 9, asteazkena


Galestar bikote batek bere katua lagun bati utzi zion, lagun honek katua Marbellatik Galesera eraman zezan.


Alabaina, Arrasateko autopistako zerbitzugunera iristean, Ziorla inguruan, abenduaren 15ean, katuak ihes egin zion Jenny-ri.


Bilaketa-lanak berehala hasi zituzten, jabeak (Miriam, goiko argazkian) "oso maite" baitzuten, eta ihesaren berri izatean, "atsekabe handia" hartu zuten.


Jenny eta Miriam aberearen bila egun ugari egin zituzten Arrasaten, han eta hemen bere bila. Gainera, sare sozialen bidez, komunikabideen bitartez, kartelekin,... herritarrei laguntza eskatu zieten:

 

500 euroko ordainsaria eskaini zuten katua itzultzen zienari, eta Twinkles agertzen ez zenez, ordainsaria 1.000 eurora igo zuten.

 

595.Twinkles (id: 4808551)

 

Bilaketze lanak etengabeak izan dira, eta Musakolan agertu ei zen baina bilaketak ez zuen fruiturik eman.

 

Galdutako etxe-katuek ihes egindako tokiaren inguruan geratu ohi dira. Horregatik bilaketak hasieran autopistako zerbitzugunearen inguruan zentratu ziren batik bat.


Hala ere, ihes egin eta ia bi astera, abenduaren 28an, Makatzenako neska batek, Nay Ramirez-ek abisatu zuen Twinkles Makatzenan zegoela. Ez zen egun horretako txantxa bat:

 

Egun horietan jabea atzerrian zegoen, baina katu horren inguruko argazkiak eta bideoak ikusi zituenean, ziurtatu egin zuten Twinkles zela, "ziur %100ean".


Alabaina, katu bat harrapatzea zaila da, areago Twinkles "oso beldur " zegoelako, eta ordainsariaren ondorioz, hainbat gazte harrapatzen saiatu zirelako.

 

Kaonbiko boluntarioek, horien artean Makatzenako Rosa, Twinkles inguru horretan mantentzea lortu dute azken 10 egunetan.

 

Jabearen aitak (Neil Turner) Galesetik kotxean etorri zen, 12 ordutan gidatuz, eta abenduaren 31n iritsi zen, bilaketarekin bat eginez. Gabon zaharra Arrasaten eman behar izan zuen.


Urtarrilaren 5ean Miriam Turner iritsi zen (katuaren jabea), eta ordutik Twinklesen konfiantza berreskuratzen ahalegindu da.

 

Gaur lo egiteko pastilla batzuk eman ahal izan dizkiote, baina ondoren katua sastraka batzuetan ezkutatu da. Bilatzaileek, podatzeko guraiza handi batzuk erabilita, katuarenganaino iristea lortu dute, eta azkenik jabeak katua besoetan hartu ahal izan du. Bilaketan ere parte hartu dute:

  • Jabearen aita (Neil) eta jabearen lagun bat (Miriam)
  • Kaonbi elkarteko hainbat kide
  • Bestelako boluntario batzuk
  • Udaltzaingoa
  • ...

Aipatzekoa da ere Ferrerias kaleko Traskilon dendak, katua kotxean Galesera itzuli ahal izateko, hainbat produktu oparitu dizkiola jabeei.

 

Twinkles hartu ondoren, albaitariarengana eraman dute, eta albaitariak baieztatu du onik dagoela. Arratsaldean jabeak eta bere aitak jaitxo bat antolatu dute bilaketan parte hartu duten guztientzat zabalik Arrasate Hotelean, betiere esker onez.

 

Bihar goizean Neil eta Miriam kotxea hartuko dute, eta Galeserako itzulerako bidaia egingo dute, 25 eguneko amesgaiztoaren ostean, amaiera zoriontsua lortuta. Happy end, congratulations! Zorionak!

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE