Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
“La sed de fuego” diskoa aurkezten dabil

La Banda del Abuelok Bergaran joko du ostiralean [bideoa]

Larunbatean (irailak 29) Santurtzin emango du zuzenekoa. Diskoa eskuragai eta entzungai dago Sarean.

590.La_Banda_Abuelo_Otalora (id: 5232142)


Testua: MB / Portadako eta goiko argazkia: MB Artxiboa / 2012-ko irailak 24, astelehena

 

Talde arrasatearrak lan berria han eta hemen aurkezten jarraitzen du. Hurrengo bi zuzenekoak:

- Bergaran, ostiralean (hilak 28), Laino aretoan, doan eta 23:00etan.

 

- Santurtzin, larunbatean (hilak 29), La Kelon, Las Viñas-Buyon auzoko jaietan, doan eta 21:00etan. Beste bi talderekin.

Izan ere, La banda del abuelok bere hirugarren lana kaleratu baitu aurten: “La sed del fuego”. Diskoak 10 kanta biltzen ditu, euskaraz zein gazteleraz.  

 

Lan honetan musikari arrasatearrek hainbat kolaboratzaileen laguntza izan dute, Natalia Perez biolin-jotzailearena (Bahia Naufragio, Oromaton), adibidez.  

 

Dena den, kolaborazio guztien artean azpimarragarriena Marea talde nafarreko Kutxi Romero abeslariarena da.

 

La banda del abuelok 10 urteko ibilbidea egina du jada, eta denbora honetan guztian asko dira eskaini dituen kontzertuak. Lan berri honekin, gainera, “Culo de luciernaga” bideoklipa izeneko singlearen bideoklipa kalean dute.  

 

Bertan, aurretik aipatutako Kutxi Romero abeslariarekin batera, Antonio Velarte poeta valentziarrak ere hartzen du parte.  

 

Auzolanean egindako kantu hau zirikatzaile eta poetiko samarra da aldi berean”, adierazi izan digute taldekideek.

 

Album digitala eskuragai dago, hemen klikatuz, baita hainbat plataforma digitaletan ere:

  • Spotify
  • Itunes
  • Napster
  • Amazon
  • Emusic
  • Imusica
  • Grooveshark
  • Mog
  • Gogoyoko
  • Imesh
  • Mflow
  • Tesco
  • Rhapsody
  • Digital
  • Ilike

 

CD fisikoa eskuratzeko: prorebelmusik@gmail.com

 

 


Erlazionatutako albistea:
La banda del abuelok disko berria kaleratu du
2012-ko uztailaren 12an publikatutako albistea


Taldea Facebooken


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE