Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Kotxe batek atzetik kolpe bat eman dio

Motorista bat arinki zauritu da Zarugalden iluntzean

Txinatar jatetxeko banatzaile bat da zauritutakoa. Ospitalera eraman du anbulantzia batek, baina ezer larririk gabe.

595.Istripu.Motorista.Zarug.jpg (id: 757955)


Testua eta argazkiak: G.L.H. / 2011-ko urriak 6, osteguna

 

Iluntzeko 20:30ak aldera, kotxe bateko gidariak nahi barik motorista bat kolpatu du. Kotxeak Zarugaldeko txinatar jatetxeko motorista bati kolpea eman dio.

 

Istripuaren ondorioz, motorista gazteak beso aldean kolpe bat jasan du. Gurutze Gorriko - Osakidetzako anbulantzia bateko langileek artatu egin dute bertan.

 

Udaltzaingoak Zarugalde kalea itxi behar izan du motordun trafikoarentzat, ordu erdiz.

 

Osasun-zerbitzuek ospitalera eraman dute zauritutako pertsona, baina ezer larririk gabe. Trafikoa 21:00ak inguruan normaltasunera itzuli da.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE