Katurik ez dagoen etxean, saguak dantzan

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Atletismoa

Axpe, Mar, Urcelai eta Dorronsoro Lehen Mailan lehiatuko dira

Maialen Axpe, Lore Mar, Oihane Urcelai eta Eukene Dorronsoro Anoetan izango dira bihar, Bidasoa taldearekin, talde horrek Lehen Mailan jarraitu dezan.

500.Atl.Axpe.Mart.Euke.Dorr (id: 5043608) 

 


Mondraberri / 2008ko ekainak 7, larunbata

 

Arrasate Atletiko Taldekoak diren arren, lau atleta gazteek Bidasoa taldearekin konpetituko dute, bihar (igandea) Anoetako tartanaren gainean, ondorengo probetan:

  • Pertika jauzia: Maialen Axpe eta Lore Mar.
  • 100 metro ballak eta 4X100 m: Oihane Urcelai
  • 100 metro: Eukene Dorronsoro

Bidasoaren elastikoarekin parte hartuko dute Lleida, Pontevedra eta Jaenen aurka. Gure atleten helburuak dira euren marka pertsonalak hobetzea, eta horri esker, Bidasoak kategoriari eustea.


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE