Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

EAJ-PNVko ordezkariak Kongresurako eta Senaturako hautagaiekin hauteskunde aurreko lan-bilera izan du

Joseba Agirretxea, EAJ-PNV Gipuzkoatik Kongresurako hautagaia, gaur egungo gai ezberdinak jorratu ditu

Testua eta argazkiak: EAJ/PNV / 2019ko urriak 17, osteguna

 

EAJ-PNV-K lan bilera antolatu du aste hontan Aretxabaletako batzokian. Bertan EAJ-ko ordezkariak Kongresurako eta Senaturako hautagaiekin hauteskunde aurreko lan-bilera egiteko aukera izan dute alderdiko kide ezberdinek. Joseba Agirretxeak, EAJ-PNV Gipuzkoatik Kongresurako hautagaiarekin batera Maribel Vaquero eta Luke Uribetxeberria Senaturako hautagaiak, eta Debagoieneko hainbat alderdikide, hala nola Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea, Jose Ramon Zubizarreta Eskoriatzako alkatea eta Elena Lete, Ainhoa Galdos eta Basili Ormazabal, EAJ-PNVren Bergarako, Oñatiko eta Antzuolako Udaleko bozeramaileak elkartu dira.


Hautagaiak azpimarratu du datozen hauteskundeetan gizartea “inoiz baino gehiago matxinatu” behar dela bere desadostasuna azaleratzeko. Agirretxearen esanetan, “euskal boto aktiboa hauteskundeetara behartuta eraman gaituztenentzat zigor boto bilakatu behar da”. Halaber, gehitu du PSOEk eta Podemosek “beraiengan soilik” pentsatu dutela eta, horrenbestez, “izen abizenak dituzten porrot honen erantzule bakarrak” direla.

Gehitu du alderdi sozialistak Podemosekin adostasunera ez iristeko arrazoietako bat Kataluniako egoera izan dela: “Pedro Sanchezek bazekien sententzia iritsiko zela eta bera ados zegoela sententzia horren zigorrarekin,  horregatik hasieratik garbi zuen ez zuela Podemosekin gobernatu nahi”, esan du hautagai jeltzaleak. “Dudarik gabe, horrek guztiak ez du inongo zerikusirik EAJ-PNVk politika egiteko duen estiloarekin eta erakutsi duten arduragabekeria hori salatu dugunok ere kaltetuak izan gaitezke hauteskundeetan”, gehitu du eta desadostasuna agertu du kartzelan urte askotara zigortu duen “sententzia gogor eta injustuarekin”.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE