Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
San Estebanak 2018

Udalako jaixak giro onian ospatu die

Testua eta argazkiak: Hasier Larrea / 2018ko abuztuak 4, larunbata

 

Hiru urteko geldiunian ostian, bero-bero itzuli die Udalako San Esteban jaixak, bai eguraldi aldetik ta baitta harreran partetik be. Adin danei eskainitako egitaraua borobil atera da, datozen urtietarako ilusiñua piztia eragindda.

 

Ostegunian Udalatxen inguruko hitzaldi interasantia eskaini zauen Ingurune Eskolan Ugutz Basauri geologuak. Ostian Uxarten afaixa eon zan jubilatuen omenez, ta 22:30ean Erromerixa hasi zan JaviSound-en eskutik. 

 (id: 5498206)

Hurrengo egunian meza ta triki-poteua eon zien goixian. Bazkal ostian mus txapelketan parte hartu zabien lagun taldiek, txiki ta helduendako herri jolasak antolatu zien bittartien. 18:00etan Lasturreko Gorriti ganaduteiko pottokekin pasiatzeko aukeria eon zan. Piszinan bainue hartzeko aprobexau zabien atsaldia beste askok.

  (id: 5521866)

 

Euzkixa jun aurretik hasi zan Wood Strings taldia euren abesti ta bersiñoz gerturatutakuen musika gogue asetzen. Udan oso aktibo eon die musikari gazte honeik, ta merezitxako deskantsua hartuko daue abuztuen. 

 (id: 5462411)

Iluntziakin bat Markinako The Owl Project indie estiloko banda igo zan eszenatokira. Jende gutxitxuau eon zan arren, publikuak asko disfrutau euen bizkaittarren emanaldixaz. Euren ostian Iker Murillok udako abesti freskuak pintxau zitxun, neska-mutilei dantzarako gogua sorraraziz.

 (id: 5541917)

 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE