Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
Mondraberriren bazkide-kanpaina
Enpresa, elkarte, negozio eta partikularrei zuzenduta.

 

Jakina den moduan, Mondraberrik bazkide kanpaina abiarazi du herritar, elkarte, negozio zein enpresen artean.  Zentzu honetan, nahi duenak aukera dauka dagoeneko izena emateko.  Horretarako, hemen dagoen bazkide-orria bete, eta mondraberri@gmail.com helbide elektronikora bidali, edota gure egoitzan bertan (Ferrerias 28 B, behea) entregatu beharra dago.

 

Bazkide-orrian bakoitzaren izaera juridikoa argi eta garbi zehaztu beharra dago:  herritar, elkarte, negozio edota enpresa.  Izan ere, bakoitzak kuota bat ordaintzen du urtero, bazkide-orrian zehaztu beharreko kontu korrontetik pasatuko dena.  Bazkide-laguntzaileek hainbat abantaila izango dituzte Mondraberriko irakurle arrunten aldean, ondorengoak:

  • Parte-hartzerako eskubidea:  bidalitako iritzi-artikuluak, argazki galeriak eta bestelakoak publikatzearen bermea, betiere iraingarriak edota errespeturen kontra ez joatearen baldintzarekin.
  • Argitaratzen ditugun argazki orijinalak eskuratzeko eskubidea, baimenik gabe beste hedabide digitaletan ez publikatzearen baldintzarekin.
  • Deskontuak eskela eta iragarkietan.
  • Hilero-hilero ospatuko ditugun zozketetan parte hartzeko eskubidea, elkarteek jarriko dituzten opariekin eginak.  Horretarako bazkide bakoitzak txartel bat edukiko du, bere zenbakiarekin.
  • Lantaldeari iradokizunak egin.
  • Beste abantaila batzuk.

Mondraberrik hasi besterik ez du egin aro berri hau, hori dela-eta aurreneko kuota ekaina aldean kobratuko da.  Hortik aurrera bazkidetzak abenduan automatikoki berrituko dira beste urtebeteko epean, kontrako abisurik jaso ezean. 

 

Eman izena eta Mondraberriren parte izan zaitez, “herritarrentzat eta herritarren hedabidea” baita!!!!

 

 

Erlazionatutako albistea:

 

Mondraberrik aurrera egingo du, herritarren ezinbesteko laguntzaz

 

590 (id: 5556917)

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE