Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Igor Urizar alkategai hautatu dute

Ahal Duguko militanteek hautes-zerrenda probisionala aukeratu dute

595.Hauteskundeak.19.Behin-behineko.AHAL-DUGU (id: 5784989)


Testua eta argazkiak: Ahal Dugu Arrasate / 2019ko otsailak 7, osteguna

 

Astelehen honetan, Ahal Dugu Arrasateko kideek asanblada ospatu genuen gure alderditik udal hauteskundetara aurkeztuko diren hautagaiak aukeratzeko.

 

Ahal Dugu-n izena emandako Arrasatear guztiak izan ziren asanbladara deituak, era demokratiko, garden eta zabalean ahalik eta talde aberatsena lortzeko. Hautagaiak aukeratzeko orduan, inor kanpoan ez uzten saiatu gara, ahalik eta proiektu plural eta anitzena garatu ahal izateko.

 

Pozik esan dezakegu aho bateko kontsentsua lortu dugula, akordio zabaletan oinarrituriko hautagaitza lortuz. Zerrendaburu bezela Igor Urizar eta bigarren Eva Abuinek errepikatzea erabaki da, 4 urte hauetako esperientzian ikasitakoak balio erantsi bat atxikitu baitu. Gaineratu nahi da ez dela oraindik behin betiko zerrenda, gizarte zibileko jendea integratzeko abagunea dago independiente bezala, eta borondatea duen eta proiektuaren gida lerroak partekatzen dituen edonori ateak zabalduko zaizkio.

 

Bidea hasi besterik ez da egin eta gure xedea ahalik eta batasun zabalena lortzea izango da Arrasateko herriarentzat justizia sozialean, feminismoan, auzoen berreskuratzean eta partaidetzan oinarritutako eraldaketa helburu duen proiektua garatzeko. 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE