Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Libanoko negu gogorrari aurre egiteko

Aita Menni Ospitalea siriar errefuxiatuei laguntzeko funtsak batzen ari da

 'Urda Spain' Gobernuz Kanpoko Erakundeak abiatutako iniziatiban parte hartzen dabil osasun zentroa, Libanora desplazatu diren siriarrak sostengatzeko helburuz. Aita Menni-ren edozein zentrutan utzi dezake herritar orok bere aletxoa.

 

 (id: 5519923)

 

Testua eta argazkia: mondraberri.eus / 2018ko martxoak 13, asteartea

 

Apirilaren 24rarte edozein pertsonak lagundu dezake kausa honetan, Aita Menniko edozein zentrotan diru-kantitate bat lagaz. Laguntza hauek URDAS Erakundera bidaliko ditu Osasun Zentruak, gerraren ondorioz Libanora desplazatu diren siriarrei negu gogorra baldintza hobeetan pasatzen laguntzeko asmoz. 

 

Epemuga hau pasatakoan, Gobernuz Kanpoko Erakundeak eginiko kartoizko txalupa bat Aita Menni-ko zentro guztietatik pasako da herritarren aportazioak jasotzera.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE