Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

HAURRENTZAKO YOGA ETA 'DE LA READAPTACION POSTURAL AL YOGA'

Bi ikastaroen izen-ematea zabalik dago.
595.Haur.Yoga.Readaptacion-Yoga.IZADI (id: 5118384)

Kartela: Izadi Readaptacion Postural / Testua: mondraberri.eus / 2018ko irailak 24, astelehena
 
Arrasateko Izadi Readaptacion Postural ekimenak urrirako proiektu berri bat martxan jarriko du: 'Haurrentzat Yoga' eta nagusientzat 'De la Readaptación Postural al Yoga' ikasketa saioak.
 
Haurren saioak 'De la Readaptación Postural al Yoga'-ren barnean kokatzen dira,  eta saioa ordubetekoa izango da, astean behin.
 
'De la Readaptación Postural al Yoga' saioei dagokienez, Izadik azaltzen du jarduera honek helburu duela "gorputz-egitura neuromuskularki berrantolatu eta gorputzaren adimen naturala garatzearen bitartez gorputz jarrera positiboki aldatzea". 
 
Gainera, "ariketak ez dira errepikapen mekaniko eta inkontzientean oinarritzen, baizik eta bakoitzak norberarengan duen informazioa eguneratu eta postura hobetzea ekartzen du". 
 
"Teknika hipopresiboak kontuan hartzen ditu, eta yogaren onurekin aberasten da". Izan ditzakeen onura garrantzitsuenak ondokoak dira: 
-Metodo honek autoezagutza ahalbideratzen eta gorputz konzientzia garatzen du.
-Nekea arindu eta gainera energia eta bizitasuna ematen ditu.
-Efektu terapeutikoa dauka, pertsonaren aspektu fisiko, mental eta emozionala garatzen baitu.
 
Informazio gehiago:
 
Inteligencia Corporal: http://soniacampra.blogspot.com.es/
 
Deitu, email bat bidali edo whats app bat bidali zure plaza gordetzeko, Isabel 660 800 971.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE