Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
“ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai”
Zure arnasketa hobetu crawl estiloan
Bueltan dator Arrasateko Udaleko Kirola Sailak aurrera daraman “ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai” programa. Martxoan, igeriketari eta uretan izaten ditugu arnasketa arazoei lotutako kurtsoei helduko zaie. Oraingoan ere, Kiroldegiko abonatuei begira egindako saioak izango dira, doan eta parte hartzeko egin behar den gauza bakarra, aurrez izena ematea da.

Testua: Arrasateko Udala. 2018ko martxoak 12, astelehena.

 

Arrasateko Udaleko Kirola Saileko “ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai” programa bueltan dator eta martxorako proposatu duen ekintza igeriketarekin lotutakoa izango da.Igeri egitean maiz gertatzen da “arnasarik gabe” gelditzea, azkar nekatzea, arnasa kontrolatzen ez dugunaren sentsazioa edukitzea… hau da, igeriketaz ez disfrutatzea eta oztopo bilakatzea. Martxoan, kiroldegiko abonatuentzat, aterako diren kurtsoak arnasketaren kontrolean laguntzea du helburu, lur eremuan automatikoki egiten dugun ekintza, igerian gaudela ere pentsatu gabe egiten ikastea.

 

Ohikoa den legez, kurtso hauek dohainik izango dira eta bertan parte hartzeko baldintza bakarra aurrez izena ematea izango da. Horretarako, kiroldegiko harreran galdetu eta gehien komeni zaion eguna eta ordua aukeratzearekin nahikoa izango da. Taldeak 10 pertsonakoak izango dira gehienez, ahalik eta zerbitzu indibidualena eman ahal izateko, eta hori dela eta, lehenbailehen izena ematea komeni da.

 

Abonatuek hiru egun izango dituzte aukeran, nahi duten orduan 30 minutuko klase hauek jasotzeko. Irakasleek, ArraSasoi jarduera honetan, crawl estiloan arnasketa teknika azalduko dute, inspirazio-aspirazioak nola egin, apnearen erabilera irakatsiko dute, arnasketari lagunduko dioten keinu eta … eta sor daitezkeen bestelako kezkei ere nola aurre egin azaltzen saiatuko dira.

 

ArraSasoi3

 

NORENTZAT:  abonatu guztiak

PREZIOA: Doan

BALDINTZA: Aurrez izena ematea kiroldegiko harreran

IRAUPENA: 30 min.

ORDUTEGI AUKERAK:

- Martxoak 19: 20.15ean.

-Martxoak 21: 20.15ean.

-Martxoak 22: 12.00etan.

 

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE