Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udalak neurriak hartu ditu koma etilikoen aurrean

3.000 euroko isuna eta denda irailean itxita, adin txikikoei alkohola saltzeagatik

Azken urtean gora egin dute koma etilikoa jasandako adin txikikoen kopurua. Gurasoek jakin zuten gutxienez denda batek adin txikikoei saldu ziela. Salaketak jarri ostean, Udaltzaingoak Arrasateko denda bat "in fraganti" harrapatu zuen adin txikiko bati alkohola saltzen. Udalak neurriak hartu ditu.
Testua: GLH / 2016ko irailak 1, osteguna

Udaletik azpimarratu dute "Udalaren ardura dela Arrasateko saltokiek adin txikikoei alkoholik ez saltzeko beharrezkoa duten dokumentazioa eska dezaten bermatu eta exijitzea".

Hainbat gurasok beren kezka ere azaldu dute, eta azken urtean gora egin dute koma etilikoen kopuruak eta gurasoek ezarritako salaketak.

Hori dela eta, Udalak esku-hartu behar izan du eta "horrelako kasu gehiago gerta ez daitezen neurriak hartu ditu, betiere helburu nagusia izanik gaztetxoenen segurtasun eta ongizatea bermatzea".

Udaletik jakitera eman dute Udaltzaingoak gurasoen salaketak aztertu dituela, ustez adin txikikoei alkohola saltzen zieten denda eta dendariei abisu eman eta berriz ere alkoholik ez saltzeko eskatzeko.

Kasu horietako batean, "udaltzainek “in situ” ikusi ahal izan zuten adin txikiko bati alkohola saltzen ari zirela, eta geroztik, espediente eta kasua Gizarte Zerbitzuek kudeatu dute".

"Arau-hauste hau larritzat jo daiteke, eta horrelakoetan 3.001 euro eta 15.000 euro bitarteko isuna ezarri daiteke. Era berean, denbora baterako ere lan-jarduera eten edota saltokia bera itxi daiteke bi urtez, gehienez ere" azaldu dute Udaletik.

Salatutako gertaera "frogatua geratu da, eta arau-hauste administratiboa izanik legeak ezarritakoaren arabera ezarri zaio zigorra saltokiari: 3.001 euroko isuna ordaindu eta hilabete batez (iraila) saltokia itxi beharko du".

Beraz, araudia kontuan hartuta, ezarri ahal izan zaion isunik baxuena eta zigorrik bigunena jaso du.

"Udalaren nahia ez da kontrolatzen eta zelatatzen aritzea, baizik eta jendea kontzientziatzea Arrasateko saltokietako dendariek ez diezaieten adin txikikoei alkoholik saldu".

Etorkizunari begira, "espero dugu horrelako beste kasu batean ez esku-hartu behar izatea, baina ezin dugu ahaztu gure ardura dela gaztetxoenen ongizatea bermatzea, eta hartutako edozein erabakitan hori guztiz presente izango dugula".

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE