Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Arrasateko Ezker Anitzak iraultzaren 60. urteurrena kulturaren fokutik omendu nahi du

Kubatar Iraultzari buruzko erakusketa zikloak ateak ireki ditu

Testua eta argazkiak: Hasier Larrea / 2019ko otsailak 1, ostirala

 

Gaur hasi eta martxoaren 29rarte, Aldai kaleko 9.ean kokatuta dagoen Ezker Anitzaren egoitzan Karibeko irla berezi honi buruzko informazio zuzena eta argazki galeria bisitatu ahalko dira. Euskadi-Cuba elkarteak, CubaInformación komunikabideak eta Euskadiko Partidu Komunistak sostengatzen dute egitasmoa.

 

Juan Luis Merino Arrasateko Ezker Anitzaren zinegotziak azaldu bezala, "urrian egoitza inauguratu genuenean, helburuetako bat bertan kultura gizarteratzea zela adostu genuen, eta Kubako iraultzaren 60. urteurrenarekin bat eginez, hiru erakusketa desberdin antolatu ditugu".

 

Lehen erakusketa sexu aniztasunaren testuinguruan kokatzen da. "Duela 30 urte, Cenesex izeneko heziketa zentroa ireki zuen gobernuak. Mariela Castro arduratu zen sexu aniztasuna ardatz zuen erakunde hau gidatzeaz, Raul Castro egungo presidentearen alaba hain zuzen", adierazi du Salbador Gonzalez Euskadi Kuba elkarteko kideak.

 

"Erakunde hau garai hartan kubatar gizartean oso errotuta zegoen matxismoa atzean uzteko sortu zen, eta gaur egun fruitu handiak eman dituela esan daiteke", aipatu du Gonzalezek. "Izan ere, Konstituzioak gizon eta emakumeen ezkontzak baino ez zituen onartzen lehen, eta orain bi pertsonen artekoak onartzen ditu", gehitu du.

 

 (id: 7263965)

Bigarren erakusketa otsailaren 19tik martxoaren 3ra bitartean garatuko da, eta emakumeak jarriko ditu erdigunean. "Elikadura burujabetza landu duten emakumeen bizipenak eta testigantzak ekarriko ditugu, Kubako 8 emakume eta Euskal Herriko 8 emakumerenak", azaldu du Juan Luis Merinok. "Elkarlanean gauza handiak egin daitezkeela frogatuko dute", komentatu du Salbador Gonzalezek.

 

  (id: 7284406)

 

Azken erakusketa martxoaren 11 eta 29a bitartean antolatuko da. "Kuba solidarioa" izenburupean, irlako osasun langileek hondamendi egoeran dauden herrialdeetan egin duten lana azaleratuko da, besteak beste. "Kubatar elkartasuna nolakoa den erakusten duen erakusketa ibiltaria da honakoa", azaldu du Euskadi Kuba elkarteko kide Salbadorrek.

 

  (id: 7300064)

 

Antolatzaileen esanetan, "Kubari buruz dakigun gehiena komunikabideetatik datorkigu, eta gauza batzuk egia dira baina beste batzuk ez. Ondorioz, ahalegina egin dugu irlari buruz ezagutza dugunon artean herritarrei bertan eman diren aurrerapenak gerturatzeko".

 

Juan Luis Merinok "bailarako eta herriko pertsona guztiei irekita dagoen erakusketa dela azpimarratu du, pentsamendu bat edo bestea edukita ere".

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE