Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gipuzkoako Karate txapelketan
Karate Saioa elkarteak 8 domina lortu ditu Hondarribian
Hondarribiko Jostaldi frontoian Gipuzkoako Karate txapelketa ospatu da alebin, infantil eta kadete kategorietan.

 (id: 4868148)Testua: Marijo Simon. Argazkia: Karate Saioa. 2018ko martxoak 12, astelehena.

 

Arrasateko Karate Saioa elkartearen 15 kidek parte hartu dute:

 

Alebinak: Markel Etxeberria, Ander Barañano, Jon Eguia, Aratz Ezpeleta, Danel Izurrategi, Asier Murua, Julen Bermejo, Iñaki Etxeberria, Markel Iragi eta Nahia Barandiaran.

Infantilak: Jon Torres eta Ibai Segovia

Kadeteak: Ane Garcia, Aitor Lasagabaster  eta  Iosu Madinabeitia.

 

Kata modalitatean  3 domina eskuratu dituzte arrasatearrek, hirurak brontzezkoak:  alebin mailan Iñaki Etxeberria, eta kadete mailan Aitor Lasagabaster eta Ane Garcia izan dira irabazleak.

 

Kumite modalitatean berriz, guztira 5 domina lortu dituzte Saioa karate elkarteko kideek, 3 urrezkoak eta 2 brontzezkoak. Infantil mailan, Jon Torresek urrezko domina lortu du, Ibai Segoviak berriz, 3. postua eskuratu du.

 

Bestalde  kadete mailan, Ane Garciak eta Iosu Madinabeitiak urrezko dominak lortu dituzte euren kategorietan. Aitor Lasagabasterrek berriz, brontzezko domina irabazi du.

 

 

Carlos Sanchez Berriok azaldu duenez "oso pozik gaude lortutako emaitzekin, eta lanean jarraitzeko balio handia izango dute.  Bestalde, oso garrantzitsuak dira hurrengo hilabeteetan izango diren txapelketak prestatzeko".

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE