Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Saioa klubeko gazteak brontzea jantzi du

Portugalen ere domina lortu du Aitor Madinabeitia karatekak

Aurreko asteburuan Portugalgo Kyokushin Open-a jokatu da, eta arrasatear gazteak "lan handia" egin du, klubetik baloratu duten bezala.

595.Madinabeitia.Portugalera.SAIOA (id: 4985978)


Argazkiak: Saioa klubetik / Testua: mondraberri.eus / 2019ko ekainak 5, asteazkena

 

Saioa Karate Taldeko Aitor Madinabeitia aurreko asteburuan Portugalera bidaiatu zen, Euskadiko beste karateka batzuekin batera.

 

Portugalgo Kyokushin Open txapelketa São Romão do Coronado udalerrian jokatu zen larunbatean bertan.

 

Aitorrek 21 urtez azpiko kategorian borrokatu zuen, 75 kiloz azpikoen artean, Kyokushinkai estiloan.

 

595.Madinabeitia.Portugalen.SAIOA (id: 5052838) 

"Estilo hau Saioan lantzen dugu - azaldu digu Carlos Sanchez Berrio irakasleak - eta bertan aurkariaren K.O. bilatzen da, karateko estiloen artean gogorrenetakoa da".

 

Aitor lehenbiziko txandan nagusitu zen baina bigarrenean estoniar borrokalari baten aurka galdu zuen, estoniarra txapeldunordea izan zen.

 

"Aitorrek lan handia egin zuen", baloratu du irakasleak, eta podiumera igo zen brontzezko domina lortuta. "Zorionak lorpenagatik Aitor", bai horixe zorionak!

 

595.Madinabeitia.Portugaleko.Podiumean.SAIOA (id: 5095743) 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE