Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
BESAIDE MENDIZALE ELKARTEAK BI IRTEERA ANTOLATU DITU
Beteranoen XVII mendi irteera eta Artzaintzaren bidearen 15. etapa.

Testua: Mondraberri. Argazkia: Besaide. 2018ko maiatzak 1, asteartea.


Hurrengo asteetarako Besaide Mendi elkarteak beste bi irteera antolatu ditu. Maiatzaren 20an Artzaintzaren bidearen 15. etapa burutuko dute Besaidekoek. Irteera herritar guztiei zuzendua dago eta federatua egotea ezinbestekoa da



Irteera ordua: 07:30ean

Irteera lekua: Garibai etorbideko autobusen geralekua

Luzera: 21 km. inguru.

Gehienezko igoera: 620 m. inguru

Mendi-martxaren ordu kopurua (hamaiketakoa barne) : 6 ordu 25

minutu inguru.* Aukera dago erdibideko puntu batean gelditzeko.

Itzulera ordua Arrasaten: 18:45ean Prezioa

Prezioa: 10 € (bazkideak), 13 € (ez bazkideak)

Arduraduna: 619 98 38 66 (ez da informaziorako telefonoa, azken orduko ezbeharren bat komunikatzeko soilik)


IZENA EMATEKO:

- Maiatzak 14-15- 16: kutxazain bidez edo internetez.

- Maiatzak 15-16: Besaideko bulegoan, 19:30tik 20:30ra.

IBAN LABORAL KUTXA: ES 23-3035- 0001-51- 0010000193

IBAN KUTXABANK : ES 39-2095- 5055-53- 1061009519

Oharra: Idazkaritzatik, mesedez, eskatzen da mendizaleen izen-abizenak jartzea “kontzeptuan”.


Bestalde, ekainaren 2an Beteranoen XVII mendi irteera egingo da.  Lau ordu inguruko ibilbidea izango da , eta Urdaibai Biosfera erreserba eta Katillotxu multzo Megalitikotik pasako dira. Bazkaria Mundakako Kasino Jatetxean egingo da.


Irteera: 8:00etan Garibaitik

Itzulera: 19:00etan Mundakatik

Izen ematea: Maiatzak 8,10,15,17 eta 22 Arratsaldeko

19:30tik, 20.30ra Besaide M.E-ko bulegoan. (Bankuko ordain agiriarekin etorri!)


OHARRA:

Ordainketa ES11 3035 0001 5900 1013 3101 kontu korronte zenbakian egin behar da. Behin ordainketa eginda, beharrezkoa da Besaide M.Etetik pasatzea zuen datuak emateko.


PREZIOAK:

Bazkide eta Federatu 46 euro

Bazkide ez, Federatu bai/ Federatu ez, Bazkide bai 48 euro

Ez bazkide, ez federatu 51 euro.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE