Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gainera semea aulki egokitu barik zeraman
Istripu batean positibo emandako gidaria atzeman du Udaltzaingoak
Bi autoren arteko istripua izan zen larunbatean Otalora Lizentziatuan. Gidarietako batek positibo eman zuen droga batzuen proban.

595.Otalora.19.07 (id: 6882957)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2019ko uztailak 24, asteazkena

 

Bi autoren arteko istripua izan zen larunbatean arratsaldeko 18:00 aldera Otalora Lizentziatua kalean.

 

Udaltzaingoa bertaratu egin zen, eta horrelakoetan egin ohi duen bezala, alkoholemiaren eta beste drogen proba egin zien bi gidariei.

 

Horietako batek positibo eman zuen, baimendutako gehienezko tasa hirukoiztu baitzuen. Kokainan eta THCen (kanabisean) ere positibo eman zuen. 

 

Gainera, 1'35 metro baino gutxiagoko seme bat zeraman autoan haurrari egokitutako aulki barik. Horien ondorioz, Udaltzaingoak gizonezkoa atzeman zuen.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE