Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Arrasate Musikalek makina bat emanaldi prestatuak ditu datozen egunetarako

Arrasate Musikaleko Txistulariek, ikasleek eta Banda nagusiak musikaz jantzi eta alaituko dituzte Arrasateko txokoak.

Mondraberri, azaroak 13, osteguna


(id: 4865480)
 

Arrasate Musikalek makina bat emanaldi prestatuak ditu datozen egunetarako. Honatx, kontzertuen zerrenda:

AZAROAK 16

Arrasate Musikaleko Txistulariek kontzertua eskainiko dute Aramaioko Gantzaga auzoko elizan, goizeko 11:30etan. Era berean, 11:00etan hasiko den mezan ere parte hartuko dute musikariek.

   

Aipamen berezia merezi dute Musikaleko Txistulariek, urte desente bait daramatzate Gantzagako jaietan parte hartzen. Interpretatuko dituzten pieza gehientsuenak euskaldunak dira.

 

AZAROAK 18, SANTA ZEZILIA EGUNA
 

Santa Zeziliaren omenez, Arrasate Musikalek musika emanaldi desberdinak antolatu ditu:

 

Azaroaren 18an,  eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute Caja Navarran, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Emanaldi honetan, musika tresna desberdinak ikus eta entzuteko aukera egongo da. Parte hartzaileak, batik bat, musikari gaztetxoak izango dira.

AZAROAK 21

Arrasate musikaleko Banda nagusiak kalejira bat eskainiko du herriko kaleetan zehar arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Interpretatuko dituzten piezak: "Egun da Santimamiñe" eta "Ikusi Mendizaleak" izango dira. Gisa berean, adierazi,  Arrasateko bandak aurten zuzendari berria duela. Bere izena Mikel Markiegi da eta zuzendaria izateaz aparte, Musika eskolako tronboi irakaslea da.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE