Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
"Irrika" aldizkariaren bosgarren aleak Gose taldearen bideoklip bat sakeleko telefonora deskargatzeko aukera emango du
GOSE-ren BIDEOKLIP bat TELEFONOAN
300 (id: 502257)

 

 

 

Urriak 13


 

"Irrika" aldizkariaren bosgarren zenbakiak opari bat dakar gazteentzat, QR kodearen bidez, aukera izango baitute Gose taldearen azken diskoko bideoklip esklusibo bat deskargatzeko sakeleko telefonora, Elhuyar Fundazioko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

   

QR kodea (QR-Code) informazioa gordetzeko puntu matrizea da, barra-kodearen antzekoa, baina bi dimentsiokoa. Jatorrian autogintzako piezen jarraipena egiteko erabili zen arren, izugarri ari da zabaltzen. Japonian, adibidez, aldizkarietan eta publizitatean erabiltzen da. Hemen ere zabalduko da, seguru, eta "Irrika"-k baliabide hori erabiltzen lehenengoetakoa izan nahi du.

   

Hala ere, ez du erabiliko kodea publizitatea egiteko, opari bat egiteko baizik, hau da, Goseren azken diskoko "Surik bai" abestiaren bideoa. Oparia eskuratzeko, "Irrika 05"-a 32. orritik zabaldu behar da, sakelekoa internetera konektatu, kodea irakurri eta GOSEren bideoa telefonoan agertuko da.

   

Hain zuzen, "Irrika" aldizkariaren bosgarren zenbakiak Gose taldeko Ines Osinagari eginiko elkarrizketa dakar, beste elkarrizketa, artikulu, albiste eta bitxikeria askoren artean. Bada, Gosek esklusiban eskaini dio bideo hori "Irrika"-ri, eta aldizkariak bere irakurleekin partekatu nahi du.

   

"Irrika" aldizkaria 15-18 urteko gazteei zuzenduta dago, eta zientzia, teknologia eta gizarte-zientzietako gaiekiko irrika pizteko helburua du. Aldizkariaz gain, proiektuak badu webgune bat: www.irrika.net Gune horretan, are informazio gehiago aurki dezakete gazteek, hiru hizkuntzatan (euskara, gaztelania, ingelesa), eta parte hartzeko aukera ere badute. Horretarako, sare sozialak ere erabiltzen ditu "Irrika"-k: Facebook eta Tuenti.

   

"Irrika" proiektua Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) ekimenez sortua da, eta Elhuyar Fundazioak lantzen ditu eduki guztiak. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien babesa du.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE