Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Jose Barrio Quartet-eko gitarrista:

"Mundu mailako musikari batzuk ere Arrasate Blues-en ariko dira"

Hemengo eta nazioarteko blues eta jazz musikarien doinuak entzun ahalko dira musu truk asteburu honetan Arrasaten bertan. Esate baterako, Gianni Gagliardi saxofoi-jole entzutetsua.

595.Gianni.Gagliardo.LAUDITORI (id: 8322929)


Testua: Gontzal Landa Herbias / Goiko argazkia: L'auditori / Beheko argazkia: Jose Barrio / 2019ko uztailak 18, osteguna

 

Arrasate Musikaleko irakasle jardun zuen Jose Barrio gasteiztarrak 8 ikasturtetan: 2007tik 2015era.

 

2002tik 2007ra arte Musikenen ikasten jardun zuen, eta Euskal Autonomia Erkidegoko gitarrako lehen lizentziatua izan zen.

 

Arrasate Musikaleko lanaldiaren ostean, Nafarroako Goi Kontserbatorioan lan egiten hasi zen, "nolabait Nafarroako Musikene bezala definitu daitekeena". 

 

Azaldu digun bezala, Jose Barrio Quartet "ez da proiektu bat, kontzertu baterako talde bat baizik, kontuan hartuta jazza musika inprobisatua dela".

 

"Jazza hain bizia da, hain aberatsa da, unean uneko taldekideekin egiten duzula. Aurrez ezagutza handia lortu behar da, baina ez da beharrezkoa taldean entseguak egitea".

 

Jose Barriok azpimarratu du taldeekideen maila altua: "Ezohiko maila bat da: Gianni Gagliardi [goiko argazkian] mundu mailako saxofonista da. 31 urte ditu, eta horietatik 17 saxofoiari eragiten egin ditu".

 

Orain arte "grabatu du New Yorkeko jazz musikari entzutetsuekin eta eurekin birak egin ditu. Horrela, bere heldutasuna eta musikaltasuna handitu ditu". Oslon, Israelen, New Yorken,... kontzertuak eman ditu.  

 

Amerikako Estatu Batuetan ere ikasi zuen laukoteko bateriajoleak, Stephan frantziarrak. Gonzalo del Val izatea aurreikusten zen, "baina proiektu ukaezin batzuk proposatu dizkiote, eta ondorioz Stephan arituko da gurekin".

 

Romain Pilon gitarristak ere Arrasaten parte hartu behar zuen, baina kale egin ondoren, Jose Barriok hartu dio lekukoa.

 

Laukote berriak bihar (ostirala) Salamancan kontzertu bat eskainiko du, zapatuan Kantabrian eta domekan Arrasaten.

 

"Gure proposamena ez da bluesa, jazza baizik, baina blues ukituak ditu. Behin-behineko bateratze bat denez, entseatzeko astirik ez dugu izango".

 

"Kontzertuan estandarrak baliatuko ditugu, eta inprobisazioak irekiak izango dira. Gainni Gagliardi inprobisatzaile itzela da, musika oso aurreratua egiten du".

 

Jose Barriok eskerrak eman gura dizkio Ibai-Arteri, eta azpimarratu du musikarien kalitate mundiala. "Arrasate Blues erakusleiho oso egokia izan daiteke Arrasaterentzat, bertaratuko diren musikari batzuk nazioartean kontzertuak ematen baitituzte, eta Arrasateren izen ona nazioartean zabaldu dezakete, Arrasaten gustura arituko badira".

 

Arrasate Blues garrantzitsua da "musikarientzat, Arrasaterentzat, bertako komertzioentzat,...". 

 

Arrasate Blues-eko ordutegiak eta lekuak

 

ibaiarte.eus 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE