Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua: Joxe Etxeberria]

Agurrak eta eskerrak

Datozen udal hauteskundeak direla eta, batek baino gehiagok galdetu dit ea zergatik ez dudan nire burua berriro ere aurkezten zinegotzi izateko, argitaratu edo eta jakin diren zerrendatan ez naiz agertzen eta.

392.Joxe.Etxeberria (id: 5310839)


Testua: Joxe Etxeberria / Argazkia: MB Artxiboa / 2015eko maiatzak 13, asteazkena

 

Datozen udal hauteskundeak direla eta, batek baino gehiagok galdetu dit ea zergatik ez dudan nire burua berriro ere aurkezten zinegotzi izateko, argitaratu edo eta jakin diren zerrendatan ez naiz agertzen eta.

 

Dena dela, eskerrak emanaz hasi behar dut eskutitz hau. Eskerrak, niregan itxaropena jarri zenuten guztioi, zuen botoa emanez. Eskerrak Aralarren hiru zerrendatan (hiru aldiz aurkeztu baikara) nirekin batera agertu zaretenoi, zuen izen eta izana ezinbestekoa baitzen zinegotzi bakarra ateratzeko ere; eskerrak zuen iradokizun eta kritikak, zuzenean eta modu eraikitzailez, luzatu dizkidazuen hainbesteri.

 

Diodan moduan, hiru aldiz aukeratu nauzue zinegotzi (12 urtez izan naiz Udalean) baina, nire uste eta gogoan, azken lau hauek izan dira aberatsenak: Ez bakarrik Udal Gobernuko partaide izan naizelako, 2011-2015 tartean izan den Gobernu Taldearen jarrera eta lorpen anitzegatik ere. Inoiz ez da jende guztien gustua egiten, dudarik ez, baina benetan aberasgarriak izan dira azken lau urte hauetan erabilitako moduak: uneoro jendearen parte hartzea egiaztatzen egin den ahalegina hor dago, eta orok parte har dezan ahalegin hori benetakoa izan da: ez bakarrik gu bezala pentsatu edo “gure bidean” zegoen jendea kontuan hartuta. Egia da batzuk ez dutela parte hartu nahi izan, baina gure aldetik ahalegin berezia egin da horretarako.

 

Hanka sartzeak? Seguruena, baina egiten duenak izaten ditu erruak, ez ezer gabe gelditzen denak.

 

Bukatzeko, kontu pare bat: Iñazio Alkateari eta Gobernu Ekipoari eskerrik beroenak ematen dizkiet. Alderatzea ezinbestekoa iruditzen zait oraingoan, eta orain bukatzen den agintaldi hau aurreko Udal Gobernuekin alderatuz, ez ohiko jarrera positiboa hartu eta eman dute Iñazio Alkateak eta Gobernu Ekipo osoak. Ados ez ginenean ere, errespetatua sentitu naiz. Azkenik, beste herri batzuetan Aralar EHBildurekin doa oraingoan, eta hemen ez joatearen arrazoiak, niregana hurbildu den orori eman dizkiot, eta emateko prest jarraitzen dut. Beti ere zuzenean, aurrez aurre, eta ez polemika antzurik sor dezakeen modu publikoan.
 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE