Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

“Txarto baina gogor!”

Irati Aranzabalen gutuna Joxepari Belfastetik.

140.Irati.Aranzabal (id: 4838453)

 

TXARTO BAINA GOGOR!

 

Edonork nola nagoen galdetu ezkero, “txarto baina gogor” izango litzake erantzuna. Zuk beti esaten zenuen bezala Joxepa! txarto, maite dituzunen hutsuneak mina eragiten duelako, eta gogor, aurrera egitea baino ez dugulako!

 

Azken agurra eman nahi dizut, nere erara eta horretan nago! Zure irudi, presentziarekin hazitako arrasatearra naiz, eta zure izaerarekin asko ikasitakoa. Izan ere, beti borrokan aritutako emakumea, ama harroa, denen amama, emakume elegantea,… hori eta askoz ere gehiago zara zu! Denbora asko igaro izan dugu batera eta horren ondorioz harreman oso ona izan dugu, estua… kontu ugari bizi izan ditugu elkarrekin eta zure eskuzabaltasuna agerian utzi didazu beti. Eskerrik asko guztiagatik laztana!

 

Etxekoek esan didate oso agur hunkigarria, ederra izan zenuela Arrasaten, jende ugariz betea, ez duzu gutxiago merezi eta!Pena handia daukat ezin izan nuelako bertan egon, eta nere errespetua, maitasuna helarazi,… egoerak ez dit utzi! Eta hori da lerro hauen bidez adierazi nahi dizudana!

 

Zure etxeko denentzat, muxu bat. Zure alabarekin hitzegiteko aukera izan dut, oso dei hunkigarria, ederra izan da! Eta oraingoan, bereziki horrenbeste maite zenuen zure semeari bidali nahi diot besarkadarik beroena, espaniako ziega ilun batetan gatibu duten Garratzeri! Jakinaren gainean dagoelarik zenbatek maite genuen bere ama, gure amama!

 

Ohorea eta plazerra zu nere bizitzan egon izana. Milaesker irakatsitako guztiagatik, zintzotasunez, harrotasunez, irmotasunez betetzen saiatuko naiz! Laister arte Joxepa, garaipenaren egunean ikusiko dugu berriz elkar eta faltan ditugun guztiekin batera ospatuko dugu horren merezita dugun askatasuna!

 

Zuk zenion bezala, laztan gogor bat!

 

Agur eta ohore Joxepa Garratz! Maite zaitut!

 

Irati Aranzabal Zuloaga

 

Belfast

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE