Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Liburua hiru liburukitan banatuta dago, ‘Aritmética’, ‘Geometría’ eta ‘Cálculo’,
Julian Elorza MUko irakasle ohiak 'Matemáticas Básicas' liburua aurkeztu du
Goi Eskola Politeknikoko bazkidea da 1960tik, eta 1999an erretiroa hartu zuenean, matematika-liburu bat idazten hasi zen, eta 20 urtez jardun du eginkizun horretan.

 (id: 4851310)Testua: Mondraberri.  Argazkiak: Marijo Simon. 2019ko urriak 24, osteguna.


Atzo arratsaldean Mondragon Goi Eskola Politeknikoan Julian Elorza MUko irakasle ohiak ‘Matemáticas Básicas’ aurkeztu zuen. Bertako bazkide da 1960tik, eta 1999an erretiroa hartu zuenean, matematika-liburu bat idazten hasi zen. 20 urtez jardun du eginkizun horretan. Guztira 2.000 ariketa jaso ditu liburuan, Ingeniaritzako ikasleei eta Matematikako irakasleei erantzunak emateko helburuz. 


‘Matemáticas Básicas’ liburuaren lehen edizioa, 50 ale, uda aurretik salgai jarri eta agortu egin zen; orain, bigarren edizioa plazaratu da. Liburua hiru liburukitan banatuta dago, ‘Aritmética’, ‘Geometría’ eta ‘Cálculo’. Elkar liburu dendan eta Mondragon Unibertsitatearen webgunean erosgai dago. 


 (id: 4878027)Bere bizitza profesionalean zehar, gaur egun ingeniariak diren ikasle ohi askok euren enpresen egunerokoan konpontzerik ez zuten hainbat arazo eta kontsultari irtenbidea eman zien. Ingeniari horiek Unibertsitatera jotzen zuten, Juliani laguntza eta aholkularitza eskatzera. Beraz, gaur egun ingeniariak diren ikasle ohiei emandako aholkularitzatik eta 40 urteko irakaskuntzatik jasotako esperientziari esker landu ditu Elorzak aritmetikako, geometriako eta kalkuluko 2.000 ariketa horiek.


Zazpigarren erakineko areto nagusian Elorzaren hainbat ikasle ohi elkartu ziren, baita Elorza familiaren kide ugari ere, liburuaren aurkezpenean. 

 

 (id: 4918285)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE