Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
kopako finala

Historiarekin hitzordua

Mondrako neskek lehendabizikoz jokatuko dute kopako finala. Zapatu honetan izango da, Beasaingo Igartza zelaian (17etan) eta bertan Urnieta taldea izango dute aurrez aurre. Gainera, Beasainera joateko autobusa antolatu du klubak.

Ibai Trebiño / 2017-05-25 (argazkia: MB artxiboa) 
 
Loria erdiestetik 90 minutu baino ez. Kopan egindako ibilbide bikainari errematea emateko ordua heldua zaie Mondrako neskei, izan ere Kopako lehiaketan erreginen erregin izateko aukera jokoan izango du Mondrak zapatu honetan Besaingo Igartza zelaian lehiatuko duen finalean.

Allerru eta Eibar bide bazterrean utzi ondoren, orain Urnieta talde "ezezaguna" izango dute aurrez-aurre Mondrako neskek final handian eta final batean edozer gauza pasatu daitekeela jakinda, garaipena Arrasatera ekartzeko gogotsu zelairatuko dira neskak.
   
 (id: 4967699) 
"Saria da finalean izatea, orain borobiltzera goaz"
 
Pozaren pozez dago Andoni Ezkurra entrenatzailea bere taldeak txapelketan egindako ibilbide bikainarekin eta hitzordu inportante honen aurrean neskak "gogotsu" direla adierazi du. Neskei motibazio mezu bat helarazi nahi izan die gainera: "Finalean izatea saria da baina orain borobiltzera goaz". 
 
Historiarekin izango duten hitzorduak sortu dezakeen presioari garrantzia kendu nahi izan dio finala prestatzen burubelarri aritu den zerrajeroen entrenatzaileak. "Urduritasun puntua finalerdietan kendu genuen gainetik, orain finala irabazi behar da" adierazi du Ezkurrak. 

Bestalde, eta klubak jakinarazi duenez, Beasaingo finala ikusten joateko autobusa antolatu dute zapaturako. Autobusa 16etan irtengo da Garibaitik eta izen ematea klubaren bidez egin daiteke. 

Gizonezkoen Mondrak liga itxiko du Lesakan

Ligako azken partida jokatuko du Mondrak zapatu honetan Lesakan Beti Gazte taldearen aurka. Zubiaren mutilek sailkapeneko 7. postua ziurtatu nahi izango dute talde nafarraren aurka. 39 punturekin, etxeko taldea 13. da sailkapenean. Partida arratsaldeko 17.30ean jokatuko da Mastegiko futbol zelaian.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE