Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Arrasatearrak nagusi Ibarran futbol zelaian
Debagoieneko koadrila arteko futbol 7 txapelketan Vagitarians talde arrasatearra nagusitu zen. Egun guztian zehar 13 talde izan ziren lehian Ibarran eta lehenengo norgehiagokatik finalera arte giro ederra izan zen harmailetan.

595.1 (id: 5264939)

Vagitarians talde arrasatearra nagusitu zen txapelketan.

 

Koldo Carrillo- 2012/07/22

 

Futbola protagonista izan zen atzoko egunean zehar Ibarra futbol zelaian. Izan ere, UDAk lehenengoz antolatutako Debagoieneko koadrilen arteko futbol 7 txapelketa izan zen eta futbolari zein zaleek egun ederraz gozatu zuten. Bailarako 13 taldek eman zuten izena eta antolatzaileak pozik agertu ziren, txapelketa honen lehenengo edizioan, debagoiendarrek emandako erantzunarekin.

595.2 (id: 5277756)

 

Goizeko 9:00etan eman zieten hasiera partiduei eta antolatzaileek goizeko lehenengo ordutik Ibarran izandako giroa nabarmendu dute. Arratsaldera arte norgehiagoka biziak ikusteko aukera izan zen. Azkenean, finala Vagitarians arrasatearrek eta Aretxabaletako Biris taldeek jokatu zuten. Arrasateko taldeak 1-0eko markagailuarekin nagusitu zen eta txapelketa gurera ekarri zuten. Hortaz, Biris bigarren postuan geratu zen eta honen atzetik, Spat eta Tu canalillo me la pone como un ladrillo. Bestalde, jokalari onenaren saria Gorka Garcia aretxabaletarrari eman zioten.

 

595.3 (id: 5299261)Biris talde aretxabaletarra geratu zen bigarren postuan.

 

595 (id: 5626922)Jokalari onenaren saria Gorka Garcia aretxabaletarrari eman zioten.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE