Abuztuaren erditik aurrera eguna moztu eta euliak zorroztu

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Kale-inkesta:

“Athletici denbora gehiegi ematen diote hedabideek?”

Karmele Irazabal, Jose Mari Jausoro, Igoitz Berezibar eta Kontxi Vitoria arrasatearrek hartu dute parte inkestan.

Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko apirilak 26, osteguna

 

Realzale ugari kexu dira Athletici denbora gehiegi ematen zaiolako hemengo komunikabideetan, batez ere, Euskal Telebistan. Denbora hori handitu da Athletic Europan eta Kopan lortutako garaipenengatik.

 

175.Inkest.Athl.Karmele (id: 4818085)

Karmele Irazabal:

 

Bai. Senarra Athleticekoa da eta gaur “partidu handia” daukagu… Telebistak partidua eskaintzeaz gain, saio bereziak ematen dituzte partidua baino lehen eta partiduaren ostean. Gehiegi. Gainera egunero partidu bat dago, kokoteraino gaude. Beste kirol batzuei inportantzia gehiago eman behar zaie.

 

175.Inkest.Athl.Igoitz (id: 4837705)

Igoitz Berezibar:

 

Ni realzalea naiz, baina Athletic bada (nolabait) Euskal Herriko taldea. Athletici denbora gehiegi ematen zaiola hemengo komunikabideetan? Uste dut ez dela hainbesterako. ETBn agian bai. Irakurle bakoitzak erosten du bere futbol taldearen prentsa.

 

Reala egongo balitz Athletic dagoen tokian, denbora gehiago emango litzaioke, baita Osasunari ere… bueno Osasunari agian ez hainbeste. Osasuna orokorrean denboraldi oso ona egiten ari da, baina ez zaio denbora nahikoa eskaintzen. Baliteke Athletici inportantzia gehiago ematea, baina ez da hainbesterako.

 

175.Inkest.Athl.Jose.Mari (id: 4857566)

Jose Mari Jausoro:

 

Bai, gaur ere telebistan emango dute Athleticen partidua. Realari baino inportantzia gehiago ematen diote hemengo hedabide askok, batez ere, ETB-k. Realari denbora nahikoa eskaintzen diote. Beste kirol batzuei inportantzia gehiago eman beharko litzaieke. Aupa Reala eta Athleticek galdu dezala!

 

175.Inkest.Athl.Kontxi (id: 4875043)

Kontxi Vitoria:

 

Egia da orain Athletici denbora luzea ematen zaiola, Kopako finala jokatu behar duelako eta Europan finalerdietan dagoelako. Normala da garrantzia ematea. Hala ere, ez dakit normalean hainbesteko inportantzia ematen zaion edo ez.

 

 


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE