Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Uztailaren 27an 19:30ean Biteri plazan
Cada Dia En Su Presencia gospel taldeak kontzertua eskainiko du bihar
Arrasateko Zentro Kristau Bataiatzaileak antolatuta, Nafarroako taldeak ¡Halelu Yah! ikuskizuna aurkeztuko du.

Testua: Marijo Simon. Argazkia: MB Artxiboa. Kartela: Cada Dia En Su Presencia. 2019ko uztailak 26, ostirala.

 

Arrasateko Zentro Kristau Bataiatzaileak antolatuta, Cada Dia En Su Presencia gospel taldeak laugarren urtez kontzertua eskainiko du Arrasaten. Aurten ¡Halelu Yah! ikuskizuna aurkeztuko du Nafarroako taldeak Biteri plazan bihar arratsaldeko 19:30tik aurrera. 35 pertsonak osatzen dute koroa sopranoen, kontraltoen, tenorren eta baxuen artean. 15 musikarik osatutako taldearekin batera beraiek konposatutako eta beste egileen kantak interpretatuko dituzte.

 

 (id: 4709453)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE