Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Prentsa oharra

EH Bilduk herri batzarra egingo du martxoaren 21ean

Jorratuko diren gaien artean lehendakarigaiaren aukeraketa edo "Mozal ordenantzaren" inguruko lanketa egongo dira.

Testua: Arrasateko EH Bildu 

 

Astelehenean, martxoak 21, Arrasateko EH Bilduk herri batzarra egingo du Kulturateko Jokin Zaitegi gelan, arratsaldeko 19:30ean. Bertan jorratuko diren gaien artean lehendakarigaiaren aukeraketa egongo da, Arnaldo Otegi EH Bilduren lehendakarigaia izatearen bozketa. Bestalde, Arrasaten martxan jarri ditugun eta jarri nahi ditugun lantaldeen inguruko lanketa egingo dugu. Azkenik, datorren asteartean PNV-PSOEk arrasatearroi inposatu nahi diguten “Mozal” ordenantzaren inguruko lanketa egingo dugu, onartu eta gero eman beharreko pausuak, besteak beste.

 

Honenbestez, EH Bildurekin bat datozen herritar guztiak gonbidatzen ditugu parte hartzera. Guztiok garelako beharrezkoak proiektu honetan. 

 

 (id: 4614822) 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE