Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Osakidetzaren Osasun Eskolak diabetesari buruzko prestakuntza-tailerrak abian jarri ditu
Lehenengo tailerra Arrasateko San Andres auzoko ETXALUZE eraikinean izango da urriak 7an

Testua: Iker Murillo / Argazkiak: MB Artxiboa 2019ko urriak 3, osteguna

 

 

Osakidetzaren Osasun Eskolak diabetesari buruzko prestakuntza-tailerrak abian jarri ditu
Lehenengo tailerra Arrasateko San Andres auzoko ETXALUZE eraikinean izango da urriak 7an


Osakidetzaren Osasun Eskolak Paziente Biziaren Programako diabetesari buruzko prestakuntza-tailerrak martxan jarri ditu hilabete hontako hiru egunetan. Landutako tailerrak helburu nagusi bat du: informazioa eta prestakuntza ematea jarrera arduratsua eta aktiboa lortzeko osasunaren eta gaixotasunaren aurrean.
Hauek dira hurrengo tailerrak:

Diabetes tailerra:

Urriaren 7an, 16.00etan, Arrasateko San Andres auzoko ETXALUZE eraikinean.
Urriaren 8an, 16.00etan, Aretxabaletako ARKUPE kultura aretoan.

Tailer generikoa:


Urriaren 14an, 16.30etan, Eskoriatzako  Kultura Etxean.

 

(id: 4762574)

 

Tailer horietan parte hartzeko interesa dutenak anbulatoriora hurbil daitezke hitzordua eskatzeko, 15 lagunentzako lekua bakarrik dago.

Tailerrak Eskoriatzan, Aretxabaletan eta Arrasateko San Andres auzoan egingo dira.  Talde  txikiak  egingo dira, eta parte hartzeko dinamika izango dute. Saioen gutxi gorabeherako iraupena 2 ordu eta 30 minutu izango da, 1 egun astean, 7 edo 8 astez, tailerraren arabera.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE