Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ezezagunak goiko monumentura igotzen saiatu dira

Oñatin lapurtu zuten Besaiden erreta agertutako kotxea

Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko otsailak 12, astelehena


Urrian lapurtu zuten Seat Ibiza markako ibilgailua Oñatin, Ertzaintzak jakitera eman berri digunez.


Horren ondorioz, urrian emakume batek (baliteke kotxearen jabea edo arduraduna) salaketa aurkeztu zuen Oñatiko Udaltzaingoaren egoitzan.


Hilabeteak eman ditu atzeman barik, eta aurtengo otsailaren 5ean kiskalita agertu zen Besaiden.


Ibilgailua Besaideko beheko monumentuaren ondoan agertu zen erreta, eta korrikalari batek abisua eman zion Ertzaintzari.


Ondorioz, patruila bat Besaidera joan zen, agerketa egiaztatu zuen, biktimarik ez zegoela ziurtatu zuen, baina ezin izan zuen kotxea identifikatu.


Izan ere, bi matrikulak kenduta zeuzkan, baita kotxea identifikatzeko baliagarriak diren beste zati batzuk.


Ertzaintzak ikerketa zabaldu zuen, eta Oñatin ebatsi zela ondorioztatu du. Ikerketak zabalik jarraitzen du.


Mondraberri egunkari digitala gaur eguerdian Besaidera bertaratu da, eta ikusi ahal izan du kotxea ez dagoela jada beheko monumentuaren ondoan:


Ezezagunek azken egunetan kotxea goiko monumentura igotzen ahalegindu omen dira, ibilgailua aldapan utzi baitute.

 

Hori jakin ostean, Besaide Mendizale Elkarteak bere harridura agertu du: "Ez dakigu gertakari honi zein adjektibo jarri, ez dauka zentzurik".

 

Izan ere, elkarteko lehendakaria Aitor Zubiagak azaldu bezala, "paraje ederra da, sinbolismo handiko tokia eta Besaide duintzen diharduguna".


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE