Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hiru partidu jarraian irabazi ondoren,
MUk ezin izan zuen laugarren garaipena Burgosetik ekarri (71-67)
Oso ondo hasi ziren MUko mutilak, eta ia denbora osoan aurretik joan ziren markagailuan, beti beren jokoa egiten. Baina azkenengo minutuetan Burgosko taldeak MUri neurria hartu zion eta partidua irabazi zuten.

 (id: 4588350)

Testua eta argazkiak: Marijo Simón.

 

Josu Larreategik honako bostekoarekin hasi zuen partidua: Ivan Saez de Cortazar, Imanol Ceciaga, Martxel Balanzategi, Andoni Atxa eta Gorka Arejolaleiba.

 

Azkenengo partiduetan moduan MUk kanpoko jokoaren alde apustu egin zuen. Defentsa gogor bat ere eratu zuten. Horrela segituan aurretik jarri ziren markagailuan. Lehenengo laurdenean Burgoseko taldeak ez zuen izan aukerarik (17-25).

 

Bigarren laurdenean, eta Ointxeren jokoa ikusita, Burgoskoek defentsan kantxa osoan presionatu zuten. MUko jokoari zailtasun asko jarriz. Hala ere, Arrasateko mutilek ez zuten etsi, eta berdinketarekin heldu ziren atsedenaldira (35-35).

 

Bigarren zatian, jokoa zakartu egin zen, Burgosen partetik batez ere. Andoni Aranzabal kolpe handi bat hartu zuen sudurrean, eta minutu batzuetan ezin izan zuen jokatu. Partiduak nahiko parekatuta jarraitu zuen, baina hiru minutu falta zirenean laurdena bukatzeko, Burgos aurretik jarri zen markagailua. MU saiatu arren laurdena galtzen bukatu zuten (53-52).

 

Azkenengo laurdenean, Burgosek hartu zuen jokoa bere menpe. MUk ez zuen etsi eta momentu batzuetan lortu zuen aurretik jartzea, baina azkenengo jaurtiketan zorte txarra izan zuten. Jaurtiketa garrantzitsu batzuk ez ziren sartu. Burgosko taldea partidua irabazi zuen (71-67). 

 

Hurrengo asten, MUk Iturripen jokatuko du, beti moduan, arratsaldeko 18:30ean. Arerioa Santanderko La Gallofa taldea izango da.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE