Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Ertzaintzak kotxe bat geldiarazi du

ERTZAINTZAK KOTXE BAT GELDIARAZI DU

Testua: Gontzal Landa Herbias / 2018ko martxoak 26, astelehena

Larunbatean goizaldeko 5:00ak aldera, Ertzaintzaren patruila batek era susmagarria gidatzen zuen kotxe bat ikusi zuen.

Patruilak, kotxea geratu zedin, keinuak egin zizkion baina kotxeko gidariak ez zuen bere ibilgailua gelditu.

Kotxea Olaran kalean (Malbinetan, Gorostizan) geratu zen, “errepide erdian” Ertzaintzak adierazi duenez, eta gidaria “alde egiten saiatu zen”.

Ertzainek gidaria geldiarazi zuten, identifikatu zuten eta alkoholemia proba egin zioten. Bertan positibo eman zuen.

Ondorioz, Ertzaintzak gidariari bide segurtasunaren aurkako delitu bat egotzi zion, ikerketapean geratu da, eta hemendik denbora batera “epaiketa azkarra” izango du.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE