Testua: Marijo Simon. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko uztailak 31, ostirala.
Urtero moduan, abuztuaren 2tik 4ra arte San Esteban jaiak ospatuko dira Udala auzoan. Jai batzordeak adin guztietako bizilagunei zuzendutako egitaraua antolatu du. Ostiralean, Sensei Aitorrek eskainiko duen mentalismo ikuskizunarekin hasiko dira jaiak. Ondoren, Udalako jubilatuek afaria egingo dute Larrinetxe jatetxean. JaviSoundek eskainiko duen musika-emanaldiak gaua girotuko du.
San Esteban egunean, larunbatean, goizeko 11.00etan meza nagusia egingo dute auzoko elizan, eta behin elizkizuna amaituta, trikiti eta panderojolez girotutako luntxa eskainiko da Udalaitz-Azpi elkartean.
Arratsaldean berriz, mus txapelketa lehiatuko da Uxarte jatetxean. Ostean, Gorritik bere abereak Udalara ekarriko ditu gaztetxoen gozamenerako. Musikarekin bukatuko da eguna: Arratsaldeko 20:00etan Ekiñe Casadok kontzertua eskainiko du, eta egunari amaiera emateko, Mirari eta Irati trikitilariak eszenatokira igoko dira.
San Esteban jaiek jarraipena izango dute igande arratsaldean. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Ikimuri DJak auzoa girotuko du, 20:00etan etenaldi bat eginez. Ordu horretan, Egoitz Villena 'El Bille'k flamenko emanaldia eskainiko du.