Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko ekainak 28, osteguna
Aurtengo makalaren igoeran, makalak udaletxearen aurka jo du eta koadrilak ezin igota ibili dira. 2008an makalaren igoeran Erdiko kale ingurura jausi zen, arriskua eraginez.
Txaro Arana:
“Herritarren segurtasuna garantizatu behar da. Agian segurtasuna hobetu daiteke soka gehiago erabiliz eta toki ezberdinetatik igota. Ideia oso izan daiteke ere koadrilek makala plazara eramatea eta ondoren Udalaren Brigadak igotzea”.
Iker Vitoria:
“Beharrezkoa da. Balkoitik ikusi genuen igoera, eta argi ikusi zen poleetako bat puskatu zela. Antolatzaileek erabaki zuzena hartu zuten igoera bertan behera utziz”.
“Segurtasuna hobetzeko, baliteke nahikoa izatea 3. polea bat udaletxeko erdialdean jartzea, betiere polea guztiak ondo jarriz”.
“Orokorrean, ikusi da Udalak esfortzua egin duela herritarrei behar bezalako jaiak emateko. Aurrerapauso bat da”.
Karmele Segura:
“Polita da gazteek makala igotzea, baina arriskutsua ez izateko, Udalak jarri beharko luke makala. Aproposa izan daiteke koadrilek makala eramatea plazara, eta ondoren Udalaren Brigada arduratzea igoeraz”.
“Igoerari kendu beharko litzaioke ikusgarritasun puntu hori, eta garrantzi gehiago eman beharko litzaieke hemengoagoak diren ekitaldiei, Errementari Dantzari adibidez”.
“Ez naiz hemengoa baina ideia oso ona izan da “Zeuk iñ, zeuk jan” bazkari berria, hutsune bat bete duelako eta koadrilen arteko giro ona eragin duelako”.
Miren Jauregi:
“Polita da gazteek makala igotzea, eta giro oso ona sortzen du, baina garrantzitsuagoa da inor ez zauritzea. Duda barik aurten igoera arriskutsua izan da”.