Urtero legez, aurtengo uztailean ere hemen izango da Arrasateko Udal Euskaltegia, behar dutenei euskara klaseak emateko gertu. Ohikoa den moduan, EGA titulua ateratzeko ikastaroa eskainiko dute, bai uztailean eta baita irailean ere, ondoren azterketa egiteko.
Dena den, EGA titulutik baino harago doa Arrasateko Udal Euskaltegiren eskaintza uda honetarako: 1. edo 2. hizkuntza eskakizuna lortu nahi dutenentzat, euskaraz hitz egiten trebatu nahi dutenentzat, edota euskalkia lantzeko.
Arrasateko Udal Euskaltegia, Arimazubin.