Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2012-ko martxoak 22, osteguna
Arrasateko gidarik bat Kanpazar mendatea igotzen ari zen, Arrasaterako norabidean, gaur eguerdiko 13:20ak inguruan.
Kurba batean, baina, ibilgailuaren kontrola galdu du, berak azaldu digun bezala, eta ondorioz, ibilgailua buruz behera geratu da.
Arrasateko gizon hau bakarrik zihoan lur orotarako ibilgailu zurian, eta zorionez ez du zauririk jasan. Ertzaintza bertaratu da eta laguntza eman dio.
Istripuaren ondorioz auto-ilara batzuk sortu dira Kanpazarren, Bizkaiko aldean, baina trafikoa normaltasunera itzuli da 14:00ak inguruan.