Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Arrasate Rugby Taldearen hitzaldia Bastida Akademian

ARRASATE RUGBY TALDEAREN HITZALDIA BASTIDA AKADEMIAN

595.ART-BASTIDA-AKADEMIA (id: 4773402)


Testua eta argazkia: ART / 2019ko irailak 24, asteartea 

 

Arrasate Errugbi Taldeak eta Gurutze Gorriak elkarlanean antolatuta, klub zuri-moreko lehen taldeko entrenatzaile Julen Barrutiak, Unai Suinaga eta Beñat Salaberri jokalariekin batera, hitzaldia eskaini zuten aurreko asteazkenean Bastida akademian.  Gurutze Gorriko errefuxiatuen aurrean ordezkari arrasatearrak klub zuri-morearen jardunaz mintzatu ziren, hala nola errugbiaren balioen inguruan.  Ordubete inguru iraun zuen hitzaldian bertaratutakoei aukera eman zieten Mojategira etorri eta A.R.T.-ren eskutik errugbia ezagutzeko.  Barrutiak jakinarazi duenez pertsona bat animatu zen, eta aurreko osteguneko entrenamenduan hartu du parte.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE