Testua: Marijo Simon. Argazkia: MB artxiboa. Kartela: Arrasate Eskubaloi. 2018ko irailak 13, osteguna.
Arrasate Eskubaloi elkarteak, ohikoa denez, Pitxi Herrero torneoa lehiatuko du asteburu honetan, denboraldiari hasiera emateko. Elkarteko talde guztiek parte hartu dute, eta kadete mailako nesken estreina izango da ere.
Partiduak larunbatean eta igandean jokatuko dira Iturripeko kiroldegian. Larunbat goizean infantil mailako mutilek eta kadete mailako neskek jokatuko dute. Arratsaldean berriz, Ford Mugarriren unea helduko da. Aurkari Ordizi SXX eta Ereintza Beissier taldeak izango ditu Arrasateko taldeak. Bukatzeko, igandean goizean kadete eta jubenil mailako mutilak lehiatuko dira.