Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Datorren asteburuan Zarautzen jokatuko du

Mondrak luzapenean galdu eta sailkapeneko azken postuan da

Gure taldeak partidua bina berdintzea lortu du, baina Amaikak Batek hirugarren gola sartu du luzapenean.

595.1Mondra-AmaikakBat19-20 (id: 7035558)


Bideoak, argazkiak eta testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko azaroak 1, ostirala

 

Norgehiagoka zaila izan du gaur arratsaldean Mondrak, Debako Amaikak Baten kontra. Partiduari ekiteko, Jorge Davila entrenatzaileak ondoko hamaikakoa zelairatu du:

  • Gaizka Iturrioz atean
  • Jon
  • Jokin
  • Aritz Arizmendiarrieta
  • Oihan
  • Goros
  • Barru 
  • Gorka
  • Oxel
  • Josu Arizmendiarrieta 
  • Santxo 

Lehen zatiko 11. minutuan Santxo jaurtiketa egin du intentzio handiz, baina Amaikak Bateko atezainak geratu egin du.

 

Handik 20 minutura Debako taldeak area barruko aldaratze bat aprobetxatu du, eta baloia eskuadratik sareratu du.

 

Euria etengabean bota du lehen zati osoa zehar, eta 0 eta 1eko markagailuarekin iritsi gara atsedenera.

 

Bigarren zatia Mondrak kementsuago hasi du, eta Oxel Luengo gola sartzear izan da baina Amaikak Bateko defentsa adi egon da baloia kornerrera botatzeko.

 

55. minutuan, ordea, ez da hain fin ibili eta Debako taldeak baloia bere atean sartu du, baina 61.ean bigarren gola sartu du Mondraren atean.

 

595.Mondra-AmaikakBat19-20 (id: 7075315) 

Markagailuari buelta emateko, Jorge Davila entrenatzaileak Arroyo eta Iker Sanchez zelairatu ditu. Erabaki honek emaitza ona izan du bi jokalariek parte hartu baitute berdinketaren gola:

 

Arroyok kontraerasoan albo batetik erdiratu du, eta Ikerrek baloia sareratu du. Mondrarentzat gorakada handia izan da, eta bazirudien partidua irabaz zezakeela.

 

Partidua apurtu egin da, eta bi ateetan gol aukera ugari izan dira. Agian argiena Amaikak Batek izan du, 78. minutuan aukera hirukoitza izan du, baina kale egin du.

 

Luzapenean ordea hirugarrena sartu du, eta partidua 2 eta 3koarekin bukatu da. Gure taldea azken postuan dago, baina datorren asteburuan aukera berri bat izango du Zarautzen.

 

Animo ekipo!! 

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE