Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Zerbitzua Debagoieneko eta Debabarrenako ETEei zuzenduta dago.
Hazinnova zerbitzua aurkeztuko da bihar Eibarren
Debegesak eta Debagoineko Mankomunitatek antolatuta, ETEei enpresa-jardun ezberdinetan berrikuntzarako tresna bihurtzea helburu du zerbitzu honek.

Testua: Hazinnova. 2019ko urriak 17, osteguna.

 

 

Bihar, urriaren 18 ostiralean, Eibarko Debegesaren egoitzan jardunaldi bat izango da Debabarrena eta Debagoieneko ETEei Hazinnova zerbitzua ezagutzera emateko. SPRI Taldeak eta Innobasque, Berrikuntzako Euskal Agentziak abiatutako zerbitzu horren jomuga da ETEei lana antolatzeko modu berriztatzaileak eta produktu zein zerbitzuak merkaturatzeko molde berriak baliatzeko aukera ematea; horretarako, ekimen horretan esku hartzen duen enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako proiektuak onduko dira.

 

Eibarren izango den aurkezpen-jardunaldiaren antolatzaile dira Debegesa (Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkartea) eta Debagoieneko Mankomuniatatearen menpekoa den Debagoieneko Garapen Agentzia. Bi erakunde horiek Hazinnova agenteak dira, hau da, Hazinnova zerbitzua euren inguruneko enpresei ezagutzera emateaz arduratu eta bitartekari aritzen diren organizazioak. Jardunaldia zabalik dago, dagokion Hazinnova agentearen bidez izena emanda, Debabarrenako eta Debagoieneko herrietan kokatutako ETE orori. Herri horiek dira Eibar, Elgoibar, Deba, Mendaro, Mutriku, Soraluze, Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate-Mondragón, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati.

 

Jardunaldiaren egitaraua. Goizeko 9:00ean abiatuko da, Debegesako zuzendari orokor Juan Ángel Balbásen ongietorriarekin. Ondoren SPRI Taldeko Berrikuntza Saileko zuzendari Josu Ocarizek, Hazinnova zer den eta ETE bati zein onura eskaintzen dizkion azalduko du. Horren ostean, Innobasqueko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiken zuzendari Alaitz Landaluzek  zerbitzuaren testuingurua zein den agertu eta Euskadin berrikuntzak bizi duen egoeraren diagnostikoa egingo du. Hazinnovaren nondik norakoa azaldu eta gero, berrikuntza ez teknologikoaren arloan jardunbide egoki baten aurkezpena egingo da: Miguel Ángel Arenasek, Manufacturas Resort, S. L enpresako gerenteak malguki teknikoak neurrira egiten dituen eibartar konpainia horrek alor horretan egindako ibilbideren berri emango du. Jardunaldia amaitzeko, galderen txanda irekiko da, bertaratutako enpresen ordezkariek zerbitzuaren inguruan izan dezaketen edozein zalantza argitzeko aukera izan dezaten.

 

Hazinnova zerbitzua berrikuntzara gerturatzeko estreinako saiakera egiteko prest dauden 6 eta 99 langile bitarteko enpresei eta bereziki enpresa txikienei zuzentzan zaie; horren bidez aholkularitza zerbitzua jartzen zaie eskura, enpresa bakoitzaren egoera banan-banan aztertu, lana antolatzeko edo produktu nahiz zerbitzuak merkaturatzeko bide berriak ezartzeko estrategia-ildoak finkatu eta horretarako beharrezkoa den izapide administratibo oro burutuko da, dohainik. Euren lan egiteko moldeak eraldatu eta produktibitatea areagotzen lagunduko die Hazinnovak enpresei. Proiektu bakoitzaren emaitzak 3 hilabeteren buruan ikusi ahalko dira. Hazinnova  2,5 milioi euroz dago hornituta eta SPRI Taldeak eta Innobasquek aurreikusten dute berrikuntza ez teknologikoa 2.400 ETEri helaraziko dietela  horren bidez.

 

Hazinnova jardunaldiak, eskualdez eskualde osatzen duten aurkezpen-ekitaldiak joan zen irailaren 19an Durangon abiatu eta ondoren Tolosan, Irunen eta Azpeitian izan dira; bihar ostirala Eibarren egingo den jardunaldiarekin itxiko da Gipuzkoako eskualdetan barrena egindako ibilbidea eta Bizkaian zein Araban izango dira datozenak. Guztira 10 jardunaldi izango dira modu zehatzean eta ahalik eta euskal ETEen kopuru zabalenari Hazinnova helarazi eta zer den azaltzeko.

 

Bihar bertan, Eibarren aurkezteaz gain, Hazinnova Barakaldon ere aurkeztuko da. Hartara, Hazinnova jardunaldiak, eskualdez eskualde ekimenak Bizkaian barrena egingo du aurrera: urriaren 24an Derion izango da aurkezpen-jardunaldia eta 29an, Bilbon. Ondoren Araban izango da: urriaren 30ean Gasteizen eta azaroaren 14an, aldiz, Guardian.

 

 

 

Hazinnovaren aurkezpena Eibarren

Urriaren 18an, 9:00ean

Debegesaren egoitza

Azitaingo Industrialdea, 3 BIS, 20600 Eibar

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE