Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Abuztuaren 2a baino lehen.
Leintz Bailarako ortuen lehiaketan izena emateko epea zabalik dago
Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzeko eta Leintz Gatzagako ortu guztiek. Saria irailaren 21ean banatuko da Aretxabaletako Tomatearen azoka berezian.

 (id: 4359293)Testua eta argazkia: Turismo Debagoiena. 2019ko uztailak 29, astelehena.

 

Irailaren 16tik 21era arte Aretxabaletako Tomatearen astea ospatuko da. Aste horretan burutuko diren ekintzen artean 2019ko ortu lehiaketa egingo da. Lehiaketan parte hartu ahal izango dute Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Leintz Gatzagako ortu guztiek.

 

Parte hartzeko  izena eman beharko da Aretxabaletako Kultur Etxean, Arkupen, edo email honetan: turismo@debagoiena.eus abuztuaren 2a baino lehen. Saria irailaren 21ean banatuko da Aretxabaletako Tomatearen azoka berezian. Saria orturako tresneria edota osagarriak erosteko 150 euroko bonoa izango da.

 

Oinarriak ondorengo web gunean:  www.turismodebagoiena. eus

Informazio gehiago: Arkupe (943 79 64 63 telefonoan edo turismo@debagoiena.eus)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE