Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Dorletako Ama Txirrindularitza Elkartea
23 urtez azpikoek hitzordu bikoitza izango dute asteburu honetan
Zapatuan XXV. Oņati Proban arituko dira, eta domekan Zaldibian lehiatuko dute. Juniorrek, berriz, Lazkaon ospatuko den Udazkeneko Kriteriuma korrituko dute.
Isei Barbero / Argazkiak:  MB artxiboa / 2012ko irailak 21, ostirala

 

300 (id: 4420105)Asteburu honetan Dorletako Ama Txirrindularitza Elkarteko nagusienetarikoak baino ez dira irtengo errepidera:  juniorrak eta 23 urtez azpikoak.  Juniorrek zapatuan izango dute hitzordua, arratsaldeko 16:00etan Lazkaotik abiatuko den Udazkeneko Kriteriumean hartuko baitute parte.  Froga honek 96 kilometroko luzera izango du, eta gure ordezkariak azkarrenen artean egoten ahaleginduko dira.

 

23 urtez azpikoek, berriz, hitzordu bikoitza izango dute.  Zapatuan Oñatira joango dira, bertan XXV. Oñati Proba korrituko baita.  Txirrindulariek 100 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre, eta goizeko 10:00etan abiatuko dira irteera puntutik.  Aurreikuspenak betez gero, parte hartzaileek 12:30ak aldera zeharkatuko dute helmuga.

 

Dena den, eta aurretik aipatu bezala, honako hau ez da izango 23 urtez azpiko kategoriakoen hitzordu bakarra.  Izan ere, domekan Zaldibiako Sari Nagusia korrituko da.  Aurreko lasterketan bezala, kasu honetan ere hitzordua goizeko 10:00etan izango da, eta ibilbidea zertxobait luzeagoa izango da: 110,7 kilometrokoa, hain justu ere.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE