Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Mila esker lagundu duzuen guztiei!

5.000 bisita eta 3.000 erabiltzaile izan ditu eguneko Mondraberrik iaz

Grafikoak: Google Analytics / Argazkiak: MB Artxiboa / Testua: mondraberri.eus / 2019ko abenduak 7, astelehena


2018an ere goranzko joerari eustea lortu du egunkari honek, bai bertako hiru langileei esker, bai egitasmo hau era batera edo bestera lagundu duten pertsona guztiei esker.


Google Analytics-ek jakitera eman ditu Arrasateko egunkari digitalak urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra izandako datuak, eta ondokoak dira 2018an lortutako datuak guztira:

  • 243.440 erabiltzaile
  • 1.806.736 bisita
  • 7.784.501 aldiz bisitatu dira edukiak (albisteak, elkarrizketak,...)

Horiek adierazten dute, 2017arekin alderatuta, erabiltzaile kopuruak %2'5 gora egin zuela iaz, bisita kopuruak %15 gora, eta bisitaturiko edukiak %17, betiere Arrasateri buruz informatzen.


Eguneko 3.000 erabiltzaile inguru konektatu dira Mondraberrirekin iaz, eta era berean, guztira eguneko 5.000 bisita izan ditu.


Datu positibo hauek lagun ugarik egin dituzte posible, eta beraz, euren konfiantzagatik, laguntzagatik, babesagatik,... mila esker Mondraberriren partez:

  • Laguntzaile-bazkideei (enpresak, elkarteak, herritarrak,...)
  • Irakurleei
  • Informazio-iturriei
  • Babesleei
  • Era batera edo bestera egitasmo hau lagundu duten guztiei

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE